Ordua

2012-09-29

Geogebra

Iaz matematikako mintegi batean Geogebra izeneko software matematikoa erabiltzen irakatsi ziguten eta nire blogean honen berri eman nahi dut. Nire ustez, gure etorkizunean kontutan hartzeko erreminta baliagarria izan daiteke. Izan ere, era dinamikoago batean geometria, algebra eta kalkulua landu daiteke. Erabiltzea ez da batere zaila. Gainera, orain haurrak gero eta hobeto maneiatzen dira teknologia berriekin. Programa doakoa da eta hemen klik eginez gero, deskargatu daiteke.

Gainera, youtuben hainbat bideo aurki ditzakegu non geogebra nola erabiltzen den irakasten diguten. Dena den, programa, apurtxo bat arakatuz gero, azkar menperatuko dugu. 


Bukatzeko, esan beharra dut, erabiltzera animatzen zaituztela, geogebrak zuen etorkizuneko matematika klaseak aberastu ditzakeelako.

2012-09-18

Biderketa Maya

Blogari sarrera emateko hemen uzten dizuet nik egindako bideo bat non Mayek biderkatzeko erabiltzen zuten metodoa azaltzen dudan.


Denok dakigunez, Mayek kultura nahiko aurreratuta zuten gainontzeko zibilizazioekin alderatuz. Gainera, oso matematikari trebeak ziren kontutan hartuz oso baliabide gutxi zituztela. Nire ustez, Mayek erabiltzen zuten metodoa erabilgarria izan daiteke esaterako, biderketen konprobaketak egiteko. Izan ere, metodo honen bitartez haurrek gehiketak baino ez dituzte egin behar eta gehiketak erraztasun handiarekin burutzen dituzte. Gainera, modu honetan biderkatzeko beste metodo bat ikasten dute. Seguru aski biderketak gogo gehiagorekin egingo dituzte metodo hau errutinatik aldentzen baita. Hala ere, esan beharra dut metodoa ez dela hain erabilgarria zifrak handiak direnean, denbora nahikotxo eman behar izango dutelako biderketa egiteko. 



Azkenik, esatea nahiko erraz egiten direla biderketak, beraz, haurrek ez dituzte oztopo handirik aurkituko eragiketa hauek burutzerakoan. 

Besterik gabe, bideoa ikustera gonbidatzen zaituztet.




2012-09-17

Ongi etorriak nire blogari

Kaixo guztioi!

Sortu dudan blog honetan, lehen hezkuntzako matematiketan murgiltzen saiatuko naiz, ideia berriak proposatuz, praktikotasunari lehentasuna emanez, gaur egungo eskoletan ematen diren matematikei buruz hausnartuz, baina beti ere nire esperientzia pertsonaletik abiatuz. Hasierako sarrera bukatu ostean, biderkatzeko metodo desberdin bat proposatuko dut, haurrekin gure geletan erabil dezakeguna, errutinatik aldentzeko. Azkenik, esatea nire bloga entretenigarria eta batez ere erabilgarria iruditzea espero dudala.